XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itxasperi berari kantatu zioten, baña oso asarretu omen zan.

Gero Gazteluri erakutsi zioten bertso ori, ta onek, urrena alkarrekin gertatu ziranean, kantatu egin omen zion; bañan Itxaspe asarre ta ixil-ixilik gelditu omen zan, ezer erantzun gabe.

(1) Kristino Arruti Lertxundi, Errikotxia bertsolariaren billoba, Andu baserria, Orio.

Itxaspe baserriak, leen ere esan dan bezela, bi bizitza zituan.

Beste bizitzako mutillak Manuel Irastorza zeritzaion iñorkin-karga asko eramaten zuan Orio`ra.

Ta itxura danez, emazteak etzion beste konturik aitatzen Itxaspe bertsolariari.

Ta onek bertso au kantatu zuan bein batez: Lenguan emaztiak
esan ziran neri:
Manuelek ekartze`ula
iñorkiña lori,
azkar ekartzen diyo
falta duanari,
mutil prestua dago
gizarajo ori.